REALA ZUZENEAN MAKETA LEHIAKETA

Badugu 'lauko finala', zure talde gogokoena?

‘Reala Zuzenean Maketa Lehiaketa’ azken txanpan sartu da. Aste honetan amaitu da bozketa eta dagoeneko ezagutzen ditugu Realak eta Garbera Merkataritza Zentroak, AME Estudioak elkartearen laguntzarekin, elkarrekin antolatutako maketa lehiaketako "Lauko Final’ean parte hartuko duten lau musika taldeak.

"Lorreine" eta "RTZ Kolektiboa" taldeak izango dira lehen finalaurrekoaren protagonistak eta "Nerea Bengoetxea" eta "Sergio Muñoz" bigarren finalaurrekoaren protagonistak. Bi finalerdiak Garberan izango dira arratsaldean, maiatzaren 4an eta 11n, hurrenez hurren. Guztira 10.571 bozketa jaso dira eta beheko lerroetan talde bakoitzaren ehunekoak uzten dizkizugu.

Eman botoa zure gogokoenari

Gaurtik aurrera eta kontzertu bakoitzera arte, "Lauko Final" honetan parte hartuko duten lau taldeetako baten alde bozkatu ahal izango duzu. Zaleen bozketek %40 balioko dute, eta gainerako %60a barne epaimahai baten bozketekin zenbatuko da.

‘Lauko final" -etik talde irabazle bat aterako da, proiektu honetan parte hartzen duen "AME Estudioak" estudioan egingo den bi abestiren grabazio bat eta LaLigako azken partidaren atsedenaldiko emanaldi bat sarituko dituena.

Klikatu HEMEN lehiaketaren baldintzak eta oinarri arautzaileak berrikusteko

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!