Realak puntu bat lortu du Atlético Villalongari egindako bisitan 2-2 berdindu ondoren. Txuri-urdinak bitan aurreratu dira neurketan zehar, baina azken momentuan jasotako gol batek hiru puntuak puntu bakarrean bihurtu ditu.
Reala oso ondo atera da zelaira presio altuekin eta jokoa menderatuz. Une horretan iritsi da donostiarren lehen gola, eskuin hegaletik egindako jokaldi batean, Intzak etxeko atezainaren sarera bidali duen erdiraketarekin. Txuri-urdinen golaren ondoren, etxekoen minuturik onenak heldu dira, partida geldikako jokaldi batekin berdinduz. Aldageletatik igaro ondoren, lehen zatiaren hasiera errepikatu da Gorka Alvarezen jokalarien joko onarekin, eta bi minutu eskasetan, Isasisasmendik aurretik jarri ditu donostiarrak, jaurtiketa gurutzatu batekin. Kontrolpean izan dute partida, markagailua handitzeko abagune argiekin, baina arauzko denbora betetzetik gutxira, N. Gonzalezek partida berdindu du etxekoentzat, area kanpotik egindako jaurtiketa indartsu batekin.
Gaurko berdinketarekin Gorka Álvarezen taldeak lau partida lotu ditu porrotik jaso gabe. Datorren astean dinamika on horrekin jarraitzen saiatuko dira Zaragoza Club de Fútbol Femeninori egingo dioten bisitarekin.
Fitxa teknikoa:
Atlético Villalonga FF: Curbelo, A. Pérez (Moreira, min. 55), Agulla (N. González, min. 69), A. Suárez, Da Silva, Muiño, Lombardero, Okenve (N. Díaz, min. 80), Vives, Cabezas (Chaves, min. 69) eta Vior.
Real Sociedad B: Ugartemendia, Etxebeste, Solozabal, Azpirotz, Losada (Uranga, min. 88), Santana, Zunzunegi, Isasisasmendi, Lezeta, Egiguren (Echarte, min. 84) eta I. Aramburu (G. Aranburu, min. 71).
Golak: 0-1: Egiguren, min. 28. 1-1: Da Silva, min. 36. 1-2. Isasisasmendi, min. 47. 2-2: N. González, min. 87.
Epailea: Montes Villamil. Kanpoko Egiguren zigortu du.