LALIGA GENUINEREN BUKAERA

Azken neurketak

Gure LaLiga Genuineko taldeak, bihar abiatuko da Valentziara azken partidak jokatzera. LaLiga Genuine adimen urritasuna duten kolektiboaren taldeek osatutako liga da. Realak bertan hartzen du parte Real Sociedad Fundazioak ATZEGI-rekin (Gipuzkoako Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko erakundea) duen elkarlanari esker.

Lehiaketa polit honek sei jardunaldi ditu eta talde bakoitzak lau jokatuko ditu. Txuri-urdinek Tarragonan, A Coruñan eta Segovian jokatu zuten. Orain Valentzian jokatzeko txanda da. Futbolez jositako egun horietan, gure taldeak guztira hiru partidu jokatuko ditu. Ospatuko diren neurketa guztiak Valentziako Ciutat  Esportiva-n izango dira.

Larunbatean, Real Oviedoren kontra jokatuko dute lehenengo neurketa eta arratsaldean Villareal CF-en aurka arituko dira. Igandean aurtengo LaLiga Genuineko azkenengo neurketa jokatuko dute CD Leganés-en kontra. Bukaeran amaiera-ekitaldi bat ospatuko da sasoi paregabe honi amaiera bikaina emateko.

2018-19 denboraldi honetan 30 klub ari dira parte hartzen (iaz 18): Real Sociedad, Athletic Club Fundazioa, RCD Espanyol, Fundación Club Atlético de Madrid, Real Sporting de Gijón, Sevilla FC, RC Deportivo de la Coruña, Levante UD EDI, CF Reus, Club Gimnàstic de Tarragona, RCD Mallorca, Valencia CF, CA Osasuna, Deportivo Alavés, Villarreal CF, Fundación Celta Integra, Fundación Rayo Vallecano, Real Oviedo, Real Valladolid, CD Leganés, Girona FC, Real Zaragoza, Fundación Albacete, SD Eibar Fundazioa, UD Las Palmas, CD Lugo, Córdoba CF, SD Huesca, UD Almería eta Fundación Málaga CF EDI.

Liga hau Futbol 8-ko modalitatean jokatu da, 10 minutuko 4 zatiko partidetan. Sailkapenari dagokionez, kirol emaitzez gain joko garbia baloratuko dituen puntuak izango dira, kiroltasunak ere garrantzia izan dezan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!