CLUB DE CAMPO 5-0 REAL SOCIEDAD

Aukerarik gabe

Belar hockeyko gure taldeak bost eta huts galdu du Club de Camporen aurka gaur eguerdian Madrilen. Txuri-urdinak ez dira batere ondo sartu norgehiagokan eta ia bi minututan Florentzia Amundsonen gol bat eta Cayetanaren beste bat jaso dituzte lehen laurdenaren amaierara bi goleko desabantailarekin iristeko. Donostiarrak aurrerapausoa ematen saiatu dira bigarrenean aldea murrizteko, baina ez dira ia aurkariaren areara iritsi ere egin.

Atsedenalditik bueltan, neurketa ez da asko aldatu eta gipuzkoarrek zertxobait nagusi izaten jarraitu dute, nahiz eta madrildarren defentsa sendoaren aurrean arriskurik sortzeko gai ez izan. Ezer handirik gertatu ez den hirugarren laurdenaren ondoren, azkenekoan txuri-urdinak behera etorri dira eta etxekoek partida bideratzeko aprobetxatu dute. Alejandra Torres-Quevedok penalti-korner bat sartu du eta, jarraian, Candela Mejiasek eta Begoña Garciak bi gol egin dituzte 25 segundutan amaierako 5-0ekoa egiteko. Emaitza honekin, Club de Campok matematikoki lehen postuan amaituko du liga eta playoffean borrokatuko du titulua.

Porrota Realarentzat ia aukerarik izan ez duen partida batean. Donostiarrak sailkapeneko zazpigarren postura jaitsi dira eta txapelketako azken jardunaldia jokatuko dute datorren astean Zubietan Sanse Complutenseren aurka seigarren postua berreskuratzeko helburuarekin.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!