CD CALAHORRA 1-0 REAL SOCIEDAD C

Atzerapausoa

Gure hirugarren taldeak bat eta huts galdu du Calahorraren aurka La Planilla futbol zelaian. Chus Villarrek lehen zatiaren amaiera aldean egindako gol bakarti batek garaipena eman dio talde errioxarrari.

Donostiarrak nagusi izan dira lehen 45 minutuetan eta aukeraren bat edo beste izan dute, baina ez dute asmatu. Etxekoek ere bi aukera izan dituzte, eta Zangok lan bikaina egin behar izan du meritu handiko bi geldiketa egiteko. Atsedenaldiaren atarian, berdinketarekin iritsiko zela zirudienean, partidako gol bakarra sartu dute errioxarrek baloia berreskuratu ondoren.

Bigarren zatian, talde gipuzkoarrak gorantz egin du berdinketaren golaren bila eta hainbat aukera izan ditu lortzeko. Lehenengo Diaz de Alda izan da gola bilatu duena, baina bere jaurtiketa Razakek gelditu du. Ondoren Gorosabelek kanpora bidali du burukada on bat. Berdinketa merezi izan arren, azkenean porrotarekin amaitu da partida.

Mailari eusteko borrokan atzerapausoa eman du gure bigarren filialak. Datorren astean Zubietara itzuliko dira SD Logroñesen aurka jokatzeko, azken jardunaldietako bolada txarrari buelta emateko helburuarekin.

Fitxa teknikoa:

CD Calahorra: Razak, V. López, Bueno, B. Garro, Zubiri (kap.), Sergio Pascual (Hualde, min. 76), Ballardo (Etxaburu, min. 76), D. Sánchez, Chus Villar, Junior (Aparicio, min. 71) eta Salinas (López de Haro, min. 71).

Real Sociedad C: Zango, J. Garro, Segurola, Díaz de Alda, Olarra, Oleaga (G. Gorosabel, min. 62), Eceizabarrena (kap.), Samuyiwa (Cabo, min. 76), Otadui (Aguirre, min. 62), Astiazaran eta Carrera (Soroeta, min. 46).

Gola: 1-0: Chus Villar, min. 44.

Epailea: Rodríguez Pérez. Txartel horia erakutsi die etxeko V. López, Ballardo, Hualde eta Apariciori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!