EMAKUMEZKOEN LEHEN TALDEA

Arturo Ruiz izango da entrenatzaile berria

Arturo Ruiz entrenatzailearekin akordioa lortu du Realak, 26-27 denboraldia amaitu arte emakumezkoen lehen taldeko entrenatzailea izan dadin.

1997an Madrilen jaioa, Ruizek 2015ean hasi zuen entrenatzaile ibilbidea Madrilgo Unión Zona Norte Klubean. Ondoren, CD Leganés eta D.A.V. Santa Ana taldeetan aritu zelarik. 2020an, Atlético de Madriden harrobira iritsi zen, eta 2021/22 denboraldian jubenil taldea zuzendu zuen, ligako txapeldun izatea lortuz. Hurrengo denboraldian, emakumezkoen hirugarren taldearen ardura hartu zuen, eta harekin Liga Nazionala irabazi eta 2. RFEF mailara igo zen.

2024ko martxoan, lehen taldearen gidaritza hartu zuen, liga amaitzeko bederatzi jardunaldi falta zirenean. Bere zuzendaritzapean, talde zuri-gorria UEFA Emakumezkoen Txapeldunen Ligara sailkatu zen.

Granada CF taldean izan duen azken denboraldian, taldeak denboraldi historikoa sinatu du: ligan bosgarren postuan amaitu eta Erreginaren Kopako finalerdietara iritsi direlarik.

Ongi etorri, Arturo!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!