REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA

Amets Bat bueltan da

Hemen da berriro Amets Bat. Real Sociedad Fundazioak antolatutako jarduera hau 2006an hasi zen eta dagoeneko hamazazpigarren edizioa du.


Ekimenean parte hartzen duten Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek bertatik bertara ezagutuko dute Reale Arena eta estadioko txoko guztietara bisita egingo dute. Ondoren, Antonio Elorza Belodromoan edo Paco Yoldi Kiroldegian ariketa fisikoa egiteko txanda izango da, bazkaldu ondoren Aquariumera edo Chillida Lekura hurbiltzeko.

Jarduera atzo hasi zen Donostiko Intxaurrondo Ikastola, Salesianos Donostia eta Katalin Erauso Ikastetxeko ikasleen bisitarekin. Gaur Elgoibar Ikastolaren txanda izango da. Ostiralean Donostiko Orixe Ikastola etorriko da.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!