Realak amaitutzat eman du aurredenboraldia gaur arratsaldean Bournemoutheko Vitality Stadiumean. Txuri-urdinek hutsean berdindu dute talde ingelesaren aurka, donostiarrek datorren larunbatean LaLigako estreinaldian Valentzian jokatuko dutenaren antz handia izan duen norgehiagokan.
Partidak erritmo bizia izan du hasieratik, bi taldeek iritsiera asko eta erasoak elkarbanatu baitituzte. Reala txisparekin eta zehaztasunez ikusi da erasoari dagokionez. Azken jokaldian, atsedenaldia baino lehentxeago, Petrovicek penalti bat gelditu dio Oyarzabali, eta, aldaratzean, zutoinaren hegalera bidali du Martinek.
Bigarren zatian etxekoek asko egin dute bultza, baina Remirok eta atzelariek ondo konpondu dituzte ingelesen erasoak.
Aurredenboraldia amaitu da. Agur entsegu eta proba guztiei. Sentsazio onekin, txuri-urdinek ilusioz beteriko beste ikasturte bati ekingo diote larunbatean.
Fitxa teknikoa:
AFC Bournemouth: Petrovic, Truffert (Adu-Adjei, 60.min), Araujo, Senesi, Hill, Brooks (Silcott, 80.min), Adams, Tavernier, Semenyo, Kroupi eta Winterburn.
Real Sociedad: Remiro, Aramburu, Martín (Beitia, 75.min), Zubeldia, Sergio Gómez, Turrientes, Sučić (Javi López, 75.min), Brais Méndez (M. Rodríguez, 75.min), Take, Oyarzabal (kap.) eta Óskarsson (Mariezkurrena, 60. min).
Epailea: Thomas Bramall. Txartel horia Brooks etxeko jokalariarentzat.