Gabonetako Alebin Txapelketak ezin hobeto itxi du bere hogeitabatgarren edizioa. Txapelketak hamar eta hamaika urte bitarteko haurrak bildu ditu berriro futbolaren balioez gozatzeko. Atzo eta herenegun jokatutako partiden ondoren, gaur Vasconia txapeldun izan da final handian Kostkas mendean hartuta. Lagun Onakek, bere aldetik, hirugarren bukatu du Elgoibar hirugarren eta laugarren posturako neurketan irabazita.
Hiru egun ahaztezin izan dira, eta mila haur inguruk, bere familiez babestuta, inoiz ez bezala gozatu dute Gabonetako ohiko hitzordu honetan. Futbola eta horren inguruan sortutako giro bikaina izan dira bi egun zoragarriren protagonista.
Txapelketa sari banaketarekin amaitu da. Joseba Ibarburu presidenteordeak, Alex Uranga, kontseilariak, Luki Iriarte harrobiko futbol zuzendariak, eta Xabi Prieto jokalari ohiak txapelketako lau talde finalistei banatu dizkiete garaikurrak.
Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek CLUBen komunikazio-kanal ofizialeetan argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke:
https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/503/1/acd80c62-c8f7-4b75-9eb4-d09362fb43cd.pdf