Bart gaueko istiluetatik Stadio Olimpicoko partidaraino. Ezer ez da ondo atera donostiarrentzat Erromara egindako bidaian. Amaiera, maldan gora laster jarri den norgehiagoka bateko porrota. Txartel gorri bat ordu erdira eta bi gol hiru minututan, hamarrekin geratu eta segidan, txuri-urdinen edozein aukera murriztu dute Laziori egindako bisitatik zerbait positiboa ateratzeko.
Neurketa laster jarri da etxekoen alde Gilaren golarekin bosgarren minutuan, baina txuri-urdinek aurpegi ona erakutsi dute eta berdinketa lortzeko oso aukera onak izan dituzte, batez ere Sučićek zutoinera bidalitako ezkerkada batean eta Beckerren errematean. Italiarrek beste aukera argi batzuk ere izan dituzte, Braisek atepetik atera duen baloia, adibidez. Aihen kaleratu izanak, ordu erdira, neurketa baldintzatu du, baina, batez ere, jasotako bi golek, gorri horren ostean, epaiaren zain utzi dute partida.
Bigarren zatian txuri-urdinek etxekoen nagusitasuna kontrolatzen saiatu dira, atzekaldean ondo kokatuta egonez. Lortu dute eta baita, Arambururen erdiraketa baten ostean, desabantaila murriztea Barrenek buruz egindako golarekin. Hala ere, partida hasi aurretik espero ez zen emaitza izan dute kontran gipuzkoarrek.
Dena gaizki atera da bidaia honetan. Ahaztu eta jarraitu, momentu on guztiak geratzen baitira iristeko. We are Real.
Fitxa teknikoa:
SS Lazio: Mandas, Marusic, Gila, Romagnoli, Tavares, Guendouzi, Rovella, Dia (Balde, min.76), Isaksen (Noslin, min.56), Zaccagni (kap)(Tchaouna, min.56) eta Castellanos (Pedro, min.46).
Real Sociedad: Remiro, Aramburu, Zubeldia, Aguerd, Aihen, Zubimendi (Aritz, min.46), Sučić, Brais Méndez (Javi López, min.36), Becker, Take (Barrene, min.46) eta Oyarzabal (kap)(Marín, min.46).
Golak: 1-0: Gila, min.5. 2-0: Zaccagni, min.31. 3-0: Castellanos, min.34. 3-1: Barrene, min.82.
Epailea: Lawrence Visser (Belgika). Txartel horiak etxeko Rovella eta Zaccagnirentzat eta Zubimendi kanpotarrarentzat. Aihen kaleratu du 30.minutuan bi txartel horirekin.