CLUB EGARA 2-1 REAL SOCIEDAD

Agur harrotasunez

Belar hockeyko gure taldeak Club Egararen aurka galdu du gaur eguerdian Erreginaren Kopako finalerdietan. Txuri-urdinek azkeneraino borrokatu dute, baina azkenean oso gertu geratu dira. Partida maldan gora jarri da lehen minututik Julieta Jankunasek sartu duen penalti korner batekin. Katalanek min handia egiten jarraitu dute lehen zati honetan, baina donostiarrak hobetuz joan dira minutuek aurrera egin ahala. Partidak aukera handirik gabe jarraitu du eta atsedenaldira bat eta hutsekoarekin iritsi da.

Bigarren zatian, gipuzkoarrek aurrerapausoa eman dute eta berdinketa lortzeko hainbat hurbilketa izan dituzte, baina hoberen zeuden momentuan, zartakoa iritsi da Egarak kontraeraso batean Laia Inserser egindako bigarren golarekin. Gola kolpe handia izan da txuri-urdinentzat, baina hala ere, azken laurdenean erreakzionatzeko gaitasuna izan dute eta 5 minuturen faltan aldea murriztu dute Leire Etxezarretaren golarekin. Azken minutuetan, donostiarrak berdinketaren bila joan dira eta penalti korner bat izan dute hori lortzeko, baina ez dute asmatu eta partida bi eta batekoarekin iritsi da amaierara. Pena bat, ondo jokatu baitute etxean jokatu duen talde baten aurka. Bihar hirugarren eta laugarren posturako partida izango dute Junior FC taldearen aurka.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!