AURREDENBORALDIA

A Jubenila martxan da

Vídeo

Aurredenboraldi guztietako lehen egunean bezala, ilusioa izan da nagusi gure A Jubenil taldeko futbolarien aurpegietan. Gaur hasi da aurredenboraldia gure harrobilo talde honekin. A Jubenilak zazpi bat asteko lana du aurretik, irailean liga hasi aurretik.

Lander Izak jarraituko du taldea zuzentzen, jokalari gazteez osatutako taldea, alegia, eta adin handiagoko futbolarien aurka lehiatuko dena, zailtasun eta exijentzia handiagoa ipiniz aurten duten ibilbideari.

A Gazte Mailako saioan jokalari hauek parte hartu dute denboraldi-aurreko estreinaldi honetan: Unax Ayo, Iraitz Zabala, Peio Arana, Iker Calderón, Joel Martínez, Ekain Ugalde, Eiji Kubo, Ibai Agirre, Danel López, Xalbat Larralde, Aimar Madina, Oihan Froilán, Naier Ezkerra, Markel Elkano, Oihan Chávez, Unai Alfageme, Jon de Orue, Manu Sáenz, Liam Baro, Eloy Nebreda, Beñat Arruti, Alejo Corengia, Erik Pereira, Danel Portu, Xuban Ibarguren eta Xuban Fernández. Luka Petrovicek ez du gaurko saioan parte hartu.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!