Realak lurraldeko jokalarien teknifikazioarekin jarraituko du denboraldi berri batez. Aintzane Encinas izango da infantil adineko taldea duten 35 klubetara gerturatuko den teknikoa. Jokalariek bi lan saio beteko dituzte Realeko ekipazio ofiziala soinean dutela, sekulako ilusioa lehen taldekoen kondizio berekin lan egitea. Ekintza honekin, Realak klub konbenituek egunero egiten duten lanari bultzada bat eman nahi dio metodologia txuri-urdina gerturatuz. Andoaingo SD Euskalduna izan da entrenamendu hauek hartu dituen lehen kluba.