GURE TALDEEN KRONIKAK

JUBENILEN OHOREZKO MAILA

 

Ez du jardunaldirik izan.

 

JUBENILEN LIGA NAZIONALA: EASO 0- ARIZNABARRA 2

 

Larunbatean Zubietako Z7zelaian jokatutako partidan Realak ez zuen emaitza onik lortu.

 

Reala nagusi izan zen hasiera hasieratik, baloia ongi mugituz eta erritmo bizia jarriz. Aukera garbiak izan arren, ezin izan zuten arabarren atea zulatzerik. Kanpotarren lehen aukeran, gola egin zuten estrategiako jokaldi bat aprobetxatuz.

 

Bigarren zatian ere, baloia txuri urdinena izan zen baina aukera garbiak sortzea gehiago kostatzen zitzaien. Ariznabarrak aldaratze bat aprobetxatu zuen partida erabakita uzteko.

 

Easo taldean zelaiartu ziren: Otaño, Ibarbia, Trantino (Oier), Pablo, X.Prieto; Sarriegi, Luca (Nieto) ,Luismi (Alvaro); Danel, Rodri (Capilla), Patxi.

 

KADETEEN EUSKAL LIGA: INDARTSU 1 - REAL SOCIEDAD 3

 

Igande eguerdian Basauriko Soloarte zelaian jokatutako partidan lan txukuna egin zutentxuri urdinek.

 

Partida hasieratik txuri urdiñak lan egiteko gogoz atera ziren. Gol aukerak garbiak eduki zituzten baina azken metrotan ez zuten asmatu. Basauritarrak aukera bat izan zuten soilik, eta gola lortu zuten. Halere, hurrengo 10 minututan gipuzkoarrak partidari buelta eman eta atsedenaldira 1-2 iritsi ziren.

 

Bigarren zatian baloiaren jabetza ere Realarena izan zen guztiz. Nahiz aukera asko izan amaierara arte ez zen hirugarren gola iritsi.

 

Jokalari hauek zelairatu ziren: Marcellan, O Rodriguez, La Peña, Torre, Gorosabel, Ceberio, Arrue, Arrieta, Olaizola, Quevedo eta Manso. Jokatu zuten ere Olabe, Celorrio, Sanz, Arruabarrena eta Rodriguezek.

 

KADETEEN OHOREZKO LIGA: REAL SOCIEDAD 8 - ORIOKO 0

 

Larunbat goizean Zubietako kirol instalakuntzatan jokatutako partidan Realak garaipena lortu zuen Orioko taldearen aurka.

 

Oriokok zailtasunak jarri zituen hasiera batean, baina Reala nahiko erraz iristen zen oriotarren ate ingurura eta erraz garaitu zen.

 

Realean zelairatu ziren: Aristegi, Daub (Egiluz), Goenaga (Petxarroman), Hernández, Rodriguez, Iglesias (Muñoz), Saenz, Garikano, Aierbe, Vicente eta Parra.

 

INFANTILEN OHOREZKO LIGA: TRINTXERPE 0 - REAL SOCIEDAD 11

 

Larunbat goizean Trintxerpen jokatutako partidan Realak erraz menperatu zuen etxeko taldea.

 

Lehenengo zatian bi taldeak zalantzekin hasi ziren. Baina pixakanak Reala baloi jabetzarekin egin zen eta gol aukera asko sortu zituen. Atsedenaldira 0-4koarekin iritsi zen.

 

Bigarren zatian Realaren baloi jabetza handiagoa izan zen. Joko bikaina egin zuen eta 0-11koa lortu zuen.

 

Realaean honakoak jokatu zuten: IÑAKI, JOSEBA ,JON, ARITZ, AITOR, LANDER, ION ANDER, UGAITZ, THEO, AITZOL, THEO L. Ere jokatu zuten: ODEI, BAUTI, IBAI ETA MIKEL.

 

LIGA INFANTIL TXIKI: LAGUN ONAK 0 - REAL SOCIEDAD 7

 

Larunbatean Garmendipen jokatutako partidan, Realak Lagun Onak taldea garaitu zuen. Txuri urdinek baloi jabetza izan zuten. Azpeitiarrek atzean sartuta gelditu ziren lekua galdu gabe, baina ezin izan zuten ezer egin Realaren golak sahiesteko. Azkenean

 

Realaean jokatu zuten: Bastida, Elosegi (Keita), Iraola, Ezkurdia, Galarraga (Ujia), Laberdesque, Blasco, Irurzun (Uriarte), Murua, Carlavilla (Martinez-Losa), Hernandez.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!