Gure harrobiaren kronikak

Larunbat arratsaldean Oberenan jokatutako neurketa. Partida itxia izan zen bi taldeek jokatutakoa. Realak baloia eduki nahi izan zuen, baina kosta egin zitzaion gol aukerak sortzea lehen zatian. Oberenak ez zuen abagunerik izan lehen berrogeita bost minutuetan. Bigarren zatian Reala gora joan zen eta partida amaieran aukerak izan zituen baloi geldiko jokaldietan. Aranbarrik buruz langara errematatu zuen eta beste batean jokalari berak gutxigatik ez zuen gola lortu. Azken minutuetan bat gutxiagorekin jokatu zuten Zubietakoek Cardenasek min hartu eta gero. Hurrengo jardunaldian Realak Aurrera de Vitoria hartuko du Zubietan.Realaren hamaikakoa: Agirre; Ujia, Aranbarri, Focone, Orbegozo; Cardenas, Saenz; El Haddadi, Kerejeta, Aranzabe; Eizagirre.Jokatu zuten ere Calvillo, Veiga, Lucbert, Arana.Larunbat arratsaldean Zubietako z4ean jokatutako neurketa. Partida trabatua izan zen bi taldeek jokatutakoa. Realak baloia izan zuen eta beraien defentsa atzean sartzea lortu zuten txuri-urdinek jabetzarekin. Beraiek baloi luzeak jokatu zituzten eta arazoak sortu zizkion bizkaitarren puntak defentsari. Easok Blascoren burukada bateri esker lehena lortu zuen korner batean. Lehen zatia amaitzear Blascok bigarrena sartu zuen buruz ere. Aukera gehiago izan arren, ezin izan zuten abantaila handitu etxekoek. Bigarren zatian Realak kontrol gutxiago izan zuen eta hamar minutuen faltan Garces egotzi egin zuen epaileak bigarren txartel horia erakutsi eta gero. Kontraerasora min egin zuten txuri-urdinek. Gernikak ere hamarrekin amaitu zuen neurketa atezainak gorria ikusi eta gero aukera garbi bat mozteagatik. Hurrengo jardunaldian Easok Arenasi egingo dio bisita.Realaren hamaikakoa: Casadevante; Elosegi, Blasco, De la Arada, Ezkurdia; Rementeria, Mentxaka; Gabilondo, Aldasoro, Hernandez; Garces. Jokatu zuten ere Estivariz, Uriarte, Koprivnik, Laberdesque.Larunbat eguerdian Mallonan jokatutako neurketa. Partida hasieratik ondo jarri zen partida txuri-urdinentzat Lopezek lehena lortu baitzuen. Lehen zati horretan jokoa kontrolatua izan zuen Realak. Santutxuk joko zuzena erabili zuen arriskua sortzeko, baina ezin aukerarik sortu. Bigarren zatia hasterakoan Sanchezek bigarrena sartu zuen eta gutxira hirugarrena sartzeko aukera izan zuten Zubietakoek, baina zorterik gabe. Beraiek joko zuzenarekin jarraitu zuten eta bigarren jokaldietan ezin izan zuen baloia hartu Realak. Bi minutuetan berdinketa lortu zuten bizkaitarrek eta azken minutuetan sufritu egin zuten Zubietakoek berdinketa mantentzeko. Hurrengo jardunaldian Realak Gernika hartuko du.Realaren hamaikakoa: Ruiz-Zeberio; Arrieta, Odriozola, Arruabarrena, Cantero; Salaberria, Olasagasti; Alvarez, Galarreta, Recio; Lopez.Jokatu zuten ere Garmendia, Guruzeta, Sanchez, Uzkudun, Ramirez.Larunbat goizean Zubietako z4ean jokatutako neurketa. Lehen zatian Realak baloia izan zuen eta joko konbinatiboa eginez saiatu ziren txuri-urdinak erasoak sortzen. Eibarrek abiadura izan zuen goian eta baloia zuzenekin azkar iritsi nahi izan zuen atera. Barrenetxeak sartu zuen lehenengo gola eta hortik aurrera jokoa lasaitu egin zen. Realak penalti baten ondorioz Gurrutxagak bigarrena sartu zuen eta lehen zatiaren amaieran Tijerok hirugarrena. Bigarren zatian Eibar sendoago agertu zen, baina hala ere Realak eraso garbiak izan zituen. Gurrutxaga bitan eta Arzakek lortu zitu. Armaginek markagailua itxi egin zuten. Partida txukuna Realak jokatutakoa. Hurrengo jardunaldian Realak Zumaiakori egingo dio bisita.Realaren hamaikakoa: Ayesa; Tijero, Revilla, Muguruza, Pacheco; Zubillaga, Lopez de la Calle; Arzak, Barrenetxea, Teijeria; Gurrutxaga.Jokatu zuten ere A. Gonzalez, Santos.Larunbat eguerdian Zarkumendegin jokatutako neurketa. Partida kontrolatua izan zuen Realak. Joko konbinatiboa eginaz eta partidaren pisua eramanaz. Karrikaburuk sartu zuen lehen gola eta Baldak bigarrena atsedenaldira iritsi aurretik. Bigarren zatian Mundarrok jabetza izan zuen, baina Realak kontraerasoetan min egin zion. Marcosek bitan eta Baldak itxi zuten markagailua. Hurrengo asteburuan Realak Allerruri egingo dio bisita.Realaren hamaikakoa: Ballesta; Elkorobarrutia, Arotcarena, Rodriguez, Irazu; Ortiz de Guinea, Turrientes; Almandoz, Aranburu, Balda; Karrikaburu.Jokatu zuten ere Arana (oa), Zeberio, Ruiz, Telletxea, Marcos.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!