CRÓNICAS DE NUESTRO FÚTBOL BASE

JUBENILEN OHOREZKO MAILA: ALAVES 2-1 REAL SOCIEDAD

 

Hamaikakoa: Ander, Aranda, Muñoa, Fernando, Egaña; Ruben, A.Sanz, Castro; Marco, Zabala y Kenan. Jon Gomez, Pablo Hervias eta Michael ere jokatu zuten.

 

Alaves nagusi izan zen atzokoan bai markagailuan eta baita jokoan ere. Lehen zatian arriskurik handiena gasteiztarrek eraman zuten nahiz eta Kenanen gol batek txuri urdinak aurretik jarri zituen.

 

Bigarren zatian ere markagailuan atzetik joan arren gasteiztarrak hobeto jokatu zuten eta horren ondorioz partiduari buelta ematea lortu zuten.Berdinketa lortzen saiatu ziren txuri-urdinak baina asko kostatzen zitzaien aukerak sortzea.

 

Beraz merezitako garaipena lortu zuen alavesek.

 

JUBENILEN NAZIONAL MAILA: EASO 9-0 GERNIKA


Hamaikakoa: Giralt (Colombo); Martin, Quevedo, Elustondo, Giraldez, Blasco (Rodriguez), Iriondo (Ceberio); Muguruza, Arruti, Oiartzun (Favris; Hernandez (Iparragirre).

 

El partido disputado en las instalaciones deportivas de Zubieta el sábado por la tarde. El Easo derrotó al Gernika por un contundente 9-0. El equipo local se puso pronto por delante gracias al buen juego y al acierto en el remate. Al descanso se llegó con un contundente 4-0. En la segunda parte jugaron más cómodos y dispusieron de muchas y claras oportunidades de gol. Con esa ambición ampliaron el marcador hasta el 9-0 final.

KADETEEN EUSKAL LIGA: ALAVES 0-4 REAL SOCIEDAD
 
Hamaikakoa: Bastida, Ibarbia, Alonso, Tarantino, Del Moral, Sangalli, Guridi, Odriozola, Prieto, Capilla, Bautista. Lopez, Intxausti, Nieto, Rodriguez eta Martinezek ere jokatu zuten.

 

Partida ona txuri urdiñek jokatutakoa. Lehenengo minututik lanerako gogoz atera ziren eta batez ere baloi gabe egindako lanari esker lortu zuen Alaves taldea ezabatzea. Baloiarekin taldea aurreko astetako dinamikarekin jarraitzen ahalegindu zen eta oraingo hontan oso ondo lortu zuten beraien jokoa egitea. Bautistak buruz sartu zuen gola, atsedenera 0-1.

 

Bigarren zatian Alaves hobe atera zen  baina Realak berearekin jarraitu zuen eta 10.minutuan Capillak 0-2koa jarri zuen falta on baten ondorioz.


Partidua aurrera joan ahala gasteiztarrek gehiago estutzen zituzten Realeko jokalariak baina aldi berean gipuzkoarrek kotraerasoan min asko egiten zieten. Azkeneko 4 minututan Lopezek eta Martinezek 0-4koa jarri zuten.

 

KADETEEN OHOREZKO MAILA: AURRERA ONDARROA 1-0 REAL SOCIEDAD

 

Hamaikakoa: Etxeberria; Arrue, Torre, Rodriguez A., Munera (Rodriguez, O.); Olaizola (Gorostidi), Ceberio(Artetxe), Olabe; Arruabarrena (Gajate), Manso (Calvillo), Arrieta.

 

Igande arratsaldean Zaldupe futbol zelaian futbol partida jokatu zen. Etxeko taldean ongi kokatuta zegoen eta intentsitate handiz jokatu zuten. Txuri Urdinak baloi jabetza eduki zuten baina ez ziren ongi moldatu baloia mugitzeko orduan eta baloi luzeekin jokatzen saiatu ziren. Gol aukerak eduki arren ez zuten asmatu eta etxeko taldeak bere aukera aprobetxatu zuen markagailuan aurreratzeko eta partidako puntuak irabazteko.

 

INFANTIL TXIKI: AÑORGA 0-5 REAL SOCIEDAD

 

Hamaikakoa: Auzmendi, Martínez, Agerralde, Ruiz de Mendarozketa (Garín), Bautista, Kerejeta, Petxarroman, Rekalde, Urbe (Ibargoien), Agirrezabala, Iruretagoiena (Hernani).

Igande goizean jokatutako partidan Añorgako belar artifizialeko zelaian Añorga eta Real Sociedad izan ziren aurrez aurre. Lehenengo zatian, gure txikiek, joko zuzen baten ondorioz 0-3ko emaitzarekin heldu ziren atsedenaldira. Bigarren zatian, ordea, taldeko lana eta futbol joko askoz ikusgarriaz gozatzeko aukera izan zuten Añorgara hurbildutako ikusleek. Baloia kriterioz mugituaz eta ideiak garbi izan ziren bigarren zatiko ezaugarririk aipagarrienak. Etxekoen defentsa lanak ez zuen utzi markagailua gehiago igotzea.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!