Bihar itzuliko da Amets Bat

Vídeo
Zubietako instalakuntzak ilusioz beteko dira berriro bihar Amets Bateko jardunaldi berri batekin. Real Sociedad Fundazioak antolaturiko ekimen arrakastatsu honek Andoaingo Ondarreta Ikastetxeko, Irungo La Salleko eta Hernaniko Urumea Ikastolako 143 ume bilduko ditu etxe txuri urdinean. Txikiek bikain pasako dute Zubietako leku guztiak ezagutzen, Realeko historia eta baloreak azaltzen dituen bideoa ikusten, z4ean futbolean arituz, lehen taldearen entrenamenduan animatuz eta bi jokalarirekin solasaldi atsegin bat izanez. Hainbat emozio eta gero, Real Sociedad Fundazioaren babesle den Aquariumera joango dira jarnunaldia borobiltzeko. Gainera, datorren igandean, Anoetan izango dira taldea bultzatzen Atletico de Madriden aurkako neurketan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!