Atzo gaueko partida atariak esanahi berezia izan zuen. Maialen Lujanbiok, Bertsolari Txapelketako irabazlea, finalista guztien babesarekin (Sustrai Colina ezin izan zen Anoetara joan), futbol munduko begirada guztiak jaso zituen baloia martxan hasi aurretik. Bertsolari hernaniarrak bertso bat bota zuen futbola eta Hitza bat eginez. Euskara mundo osoan entzun zen bertso eder honekin:
Baloiaren (e)ta hitzaren gintzak
nahizta ez diren berberak,
lehiaren gaindik sustatuz gero balioak ta manerak,
bultzatuz gero neska mutilen
kirolerako aukerak,
futbol izar (e)ta zaleen ahotan
lekurik badu euskarak
zuen zangoek (e)ta gure oinek
hortxe egingo dute bat.