Amets Bat bihar itzuliko da

Zubietako instalazioek bihar asteazkenean Amets Bateko jardunaldi berri bat jasoko dute. Real Sociedad Fundazioak antolaturiko ekimen arrakastatsu honek Legorretako Ugaro Herri Ikastetxeko, Hernaniko Inmakulada Ikastetxeko eta Donostiako Ibai Ikastola eta Santo Tomas Lizeoko 202 ikasle hartuko ditu Zubietan goiz polit batean. Bertan, Realeko historia eta baloreei buruzko bideoa ikusiko dute, Zubietako leku guztiak ezagutu, z4ean jokatu, lehen taldeko lehen entrenamenduan animatu eta taldeko bi jokalariekin solasaldi atsegin bat izateko aukera izango dute. Ondoren Donostiako Aquariumera joateko aukera izango dute, Real Sociedad Fundazioko babeslea dena, jardunaldia borobiltzeko. Gaztetxo hauek Anoetako armailetatik larunbateko Malaga CF taldearen aurkako partida ikusiko dute.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!