AMETS BAT

Zubietara bizikletaz

Vídeo

Bizikletaz. Horrela iritsi dira gaur Zubietara Amets Bateko ikasle batzuk. Usurbileko Udarregi eta Errenteriako Orereta Ikastoletako ikasleak gaur Zubietan elkartu dira goiz eder batez gozatzeko

Guztira 153 ikasle izan dira gaur Zubietako txoko guztiak ezagutzeko aukera izan dituztenak. Goizeko 10:00etan, iristerakoan, jardunaldi berezia izango zela nabaritzen zen. Energia eta ilusioz beteta iritsi dira, egunero Zubietara etortzeko aukera ez dutelako.

Hasteko, taldetan banatu dira eta monitoreekin instalazioak ikustera joan dira. Gure taldeek entrenatzen duten zelaiak ikusi ondoren, klubaren historia eta baloreak azaltzen duen bideo bat ikusi dute. Gainera, kirola praktikatu dute gure monitoreek prestatuta zituzten hainbat jokotan arituz.

Goizeko momentu bereziena entrenamendua amaitzean iritsi da. Gainditu eraikineko goiko solairura igo dira. Minutu batzuk itxaron eta gero, ateak ireki dira eta gure jokalariak Carlos Vela eta Itziar Gastearena sartu dira beraiekin une atsegin bat pasatzeko. Ikasleek galdera dibertigarriak egin dizkiete eta gero bat banan-banan betirako gordeko dituzten sinaduren bila joan dira.

Arratsaldean Donostiako Aquarium-a bisitatuko dute eta esperientzia zoragarri hau bikain amaitzeko, azaroaren 29an Lleida Esportiuren aurkako partida ikusiko dute Anoetan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!