Amets Batekin

Zubietan goxo-goxo

Vídeo

Hotza egin du goizean, baina ez hainbeste Zubietan. Donostiako Zurriola eta Ikasbide Ikastolako, eta Hernaniko Urumea Ikastolako 166 ikasleek giro bikaina ipini diote goizari. Berotasun handia eman diote instalazioei jardunaldi polit honetan.

Zubieta goitik behera ezagutzeko astia izan dute eta, batez ere, hainbeste maite dituzten jokalariekin egoteko. Oihuka animatu dituzte entrenamenduan eta solasaldi atsegina izan dute Aritz Elustondo eta Leyre Fernandez futbolariekin. Ondoren, Zubietatik joan dira pozaren pozez, sinadura, argazki eta guztiarekin. 

Arratsaldean, Aquariumera ohiko bisita eta, aktibitatea ixteko hilaren 26an Anoetatik biziko dute UD Las Palmasen aurkako neurketa.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!