Zatoz gaur Real Sociedad Fundazioaren festa handira!

Vídeo
Jada hemen da gehien espero den ekitaldietako bat. Gaur igandea Zubietak ‘Real Sociedad Fundazioaren eguna’-ren laugarren edizioa hartuko du, milaka zale hartuko dituen festa handia. Dena prest dago familiek, lagunek,... primeran pasatzeko.Goizeko lehen ordutik, jarraitzaileek ekintza ugarietan parte hartzeko aukera izango dute Zubietan. Futbola nagusi izango da eskolen arteko partidekin. Egun osoan zehar jokatuko dira z2 eta z5 zelaian. Aurten, berritasun bezala, Nafarroa, Araba eta Iparraldeko futbol eskolek ere parte hartuko dute, urtean zehar klub txuri-urdinarekin laguntzen dutenak. Guztira 60 eskolek parte hartuko dute, gutxi gorabehera, 1.500 neska-mutil inguru. Bestetik, Gipuzkoako Alebin Eskolar Txapelketako finalak jokatuko dira eguerdiko 12:00etan z5 zelaian. Gainera emakumezkoen kirola nagusi izango da. Eguerdiko 12:00etan, neskek ligako azken partida jokatuko dute Sporting de Huelvaren aurka z6 zelaian. Aukera bikaina txuri-urdinak animatzeko liga amaiera erakargarri honetan.Instalazio txuri-urdinak hainbat zatitan banatuko dira (ikusi hemen programazioa ekintzekin):Gorabideko guneaZubietara sartu bezain pronto, zaleek lehen taldearen autobusa ezagutzeko aukera izango dute. Pasa den edizioan bezala, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioarekin dagoen akordioari esker, kirol egokitua nagusi izango den zonaldea jarriko da Gorabideko gune honetan ere. Z4 zelaiaTxuri-urdinek primeran pasatzeko aukera izango dute lau puzgarri, bi ohe elastiko, gizaki futbolina, jai-ball eta baloiarekin egingo diren jolasen bidez. Joko hauek egun guztian zehar martxan egongo dira z4 zelaian. Gainera, 13:00etatik aurrera, Realeko atletismo eskolak joko desberdinak martxan jarriko ditu gune honetan ere. Zaleek ondo pasatzeko eta ikasteko aukera izango dute gure atletek prestatutako ekintzekin. 16:30ean, buruhandiak hemendik aterako dira eta jardunaldia animatuko dute. Zazpi stand solidarioak Jose Luis Orbegozo zelaiaren parean dagoen ibilbidean, jarraitzaileek zazpi stand solidario ezagutu ahal izango dute egun berezi honetan: DYA, Begisare, Haurralde, Begiris, Camelamos Adiquerar Elkartea, Jatorkin eta Gene. Gainditu Txikienek primeran pasako dute Gaindituko parkingean jarriko diren tailer desberdinetan (margoketak, eskulanak, …). Gainera, zaleek FIFA16-ra jokatzeko aukera izango dute Euskaltelek jarriko duen stand berezian zortzi pantailekin. Gurelesak ere ludoteka bat jarriko du jokoekin. Ekintza hauek egun osoan zehar martxan egongo dira eta 12:30ean haurrentzako jolas gehiago izango dira. Bazkaldu ondoren, 15:30an, Irrien Lagunak-en ekitaldia izango da, doakoa izango dena. Ekitaldi hau Irrien Lagunak eta Real Sociedad Fundazioaren lankidetza hitzarmenaren barruan sartzen da. Bi entitateen arteko lankidetzaren helburua lana baloreetan sustatzea da. Laguntza Cear-Euskadi -riAurreko urteetan bezala, Real Sociedad Fundazioak egun hau beste asmo solidario bati eskaini nahi dio. Kasu honetan, Cear-Euskadi –ri lagunduko zaio, Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordea Euskadin. Sarbidea ZubietaraEspero den zale kopuru handia dela eta, jakinarazten da ezingo dela Zubietan kotxea aparkatu eta, beraz, oinez edo autobusez iritsi beharko da. Merkabugatitik autobusak egongo dira modu jarraian (joateko eta itzultzeko), hori dela eta, zaleek aipatutako gune honetan aparkatzeko aukera izango dute eta baita Merkabugatiko goiko zonaldean. Hipodromoaren parkinean ere aparkatu daiteke, baina handik Zubietara oinez joan beharko da eta alderantzizko moduan ere. Tabernak eta Realaren dendaZale txuri-urdinek primeran pasatzeko dena eskura izango dute. Jose Luis Orbegozo (Gainditu parkingean), z2, z4 eta z5 zelaietan, lau taberna kokatuko dira. Gainera, z4 zelaiaren parean kokatzen den parkingean Realaren denda bat zabaldiko da promozio onenekin. Zubietako lanakZubietan burutzen ari diren lanak direla eta, zenbait gune itxita egongo dira eta ezin izango da hauetan sartu. Hori dela eta, Zubietara igandean gerturatuko diren zaleen arreta eta ulermena eskatzen da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!