Insalusen eta RS Fundazioaren egitasmoa

Ur leial eta solidarioa

Reala, Gipuzkoako bizitzan inplikatuta dagoen kirol erakundea den heinean, eta bereziki gure gazteak kirolaren bitartez prestatzen eta hezten diharduen heinean, ezagutzen du dibulgazio eta sentsibilizazio gaietan jokatu dezakeen rola, Gipuzkoa eraikitzeko bitarteko gisa solidarioagoa izan dadin, justuagoa, ingurumenarekin konprometituagoa, genero berdintasunarekin, desgaitasunarekin, euskararekin, balioekin, etab. Finean, gipuzkoarrak komunitate handi batera biltzen dituen balioak.

Horregatik, hainbat jarduera garatzen ditugu, kirolaren bitartez, gizarteari gure hondar alea emateko denontzat garrantzitsuak diren beste gai batzuetan, horien artean egonik tolerantzia, gizarte inklusioa, osasuna, gure kultura…

Baina, gainera, gure kolaboratzaile zaharrenetakoa den Insalusekin abiarazi dugun keinu bat aurkeztu nahi dugu. Hemendik gutxira, merkatuan Insalus botilatxoak aurkituko ditugu etiketa berezi batzuekin, gipuzkoarrekin partekatu nahi dugun hausnarketarako mezu batekin.

Mezu generiko baten bitartez, esaterako, “kirolaren bidez hezteko bustitzen gara”, Realak, bere fundazioaren bitartez, gure gazteak balioen inguruan hezteko garatzen duen jarduera bildu nahi dugu.

Real Sociedad Fundaziotik eskerrak eman nahi dizkiogu INSALUSi egitasmoa partekatzeko aukera hau emateagatik. Ohorea da INSALUS bezalako firma batek, Realarekin duen leialtasuna 50 urte baino gehiagoko delarik, egitasmo honetan parte hartzea onartu izana.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!