Amets Bat

Taldearen alde busti dira

Vídeo

Euriak ezin izan du Amets Bateko edizio berri batean parte hartu duten 156 umeekin. Ziur dira taldeak UEFA Europa Leagueko final zortzirenetara sailkatuko dela ostegunean eta Zarautzko Antoniano Ikastetxea, Aiako Lardizabal Herri Eskola, Tolosako Samaniego Ikastetxea eta Donostiako Ibai Ikastolako ikasleek beren berotasuna erakutsi diete jokalariei gaurko lan saioan.

Goizeko hamarrak aldera, gaztetxoak autobusez iritsi dira Zubietara. Bertan, zenbait taldeetan banaturik, instalazioak bisitatu dituzte, Realaren historiari eta baloreei buruzko bideoa ikusi dute, Gorabide eraikuntzako indoor gunean jokatu dute eta, ondoren, lehen taldearen entrenamendua ikusi dute. Lan saioa amaitu ostean, umeek Kevin Rodrigues eta Leire Baños jokalariak gertutik ezagutu dituzte. Elkarrizketa amaitu ostean, klaseetan banatuta, argazkiak atera dituzte bi futbolariekin. 

Dibertsioak gaur arratsaldean jarraituko du Donostiako Aquariumean, Real Sociedad Fundazioko babeslea. Gainera, ume talde honek igandean, martxoak 4, Anoetako harmailetatik Deportivo Alavesen aurkako partida ikusiko du.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!