Amets Bat

Sentimendu txuri-urdina

Vídeo

Zubieta txuri-urdinez margotu da gaur goizean. Alegiako San Juan Herri Ikastetxeko, Berastegiko J.A. Muñagorri Eskolako, Zaldibiako Lardizabal Herri Ikastetxeko eta Legorretako Ugaro Herri Ikastetxeko 125 txikiak poztasun handiarekin aritu dira instalazioetan.

Goiz berezia izan da txikientzat. Iritsi bezain laster Zubietako txoko guztiak ezagutu dituzte eta ondoren lehen taldeko entrenamendua ikusteko aukera izan dute. Txikiek behin eta berriz bultzatu dute taldea ostiraleko neurketa ezin hobe prestatzeko. Azkenik, solasaldi atsegina elkarbanatu dute Sergio Canales eta Ane Etxezarretarekin. Txikiek alaitasun handia elkarbanatu dute eta oroitzapen handiak eraman dituzte etxera. Erraz ahaztuko ez duten goiz bikaina bizi izan dute.

Arratsaldean Aquariuma bisitatuko dute gaurko eguna amaitzeko eta ostiralean Anoetatik biziko dute RC Deportivoren aurkako neurketa.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!