Realak gaur bete du Zubietako azken lan saioa bihar Salzburgo aldera abiatu aurretik, non ostegunean FC Salzburgen aurka arituko den UEFA Europa Leagueko final hamaseien itzulerako partida. Talde txuri-urdina bihar joango da Austriara eta arratsaldean izango du azken entrenamendua.
Eusebio Sacristan entrenatzaileak emandako deialdia honakoa da: : Rulli, T. Ramirez, Zubiaurre, Odriozola, Gorosabel, Aritz, Llorente R., Raúl Navas, De la Bella, Rodrigues, Illarra, R. Pardo, Zubeldia, Zurutuza, Guridi, Canales, Januzaj, Oyarzabal, Agirretxe, Bautista, Juanmi. Baja medikua dira Carlos Martinez, Hector Moreno, Xabi Prieto eta Willian Jose.