RS Fundazioaren formazioa Eibar eta Hernaniko futbol eskolentzat

Vídeo
Gipuzkoako klubetako entrenatzaileak prestatu eta aholkatu. Hori da Real Sociedad Fundazioaren helburu garrantzitsuenetako bat. Pasa den martxoaren 8an, Real Sociedad Fundazioak antolatutako formazio ikastaroa amaitu zen Hernanin eta martxoaren 4an, berriz, Eibarren. 2014. urtetik, guztira hamaika formazio ikastaro eman dira eta hauetan Gipuzkoako 56 futbol eskolek parte hartu dute. Azken bi ikastaro hauetan, Eibar, Elgoibar, Soraluze, Urki, Eibartarrak, Bergara, Hernani, Euskalduna, Baloiaren Ametsak, Urnieta eta Mundarro futbol eskoletako 40 monitorek parte hartu dute. Ikastaroak hiru jardunaldietan garatu dira Eibar eta Hernaniko futbol zelaietan. Futbol hastapenean ari diren adin txikiko gazteekin lan egiten duten entrenatzaileak eta monitoreak prestatzea dute helburu praktika oinarrian duten kurtso hauek, haien heziketa lana aurrera eramateko beharrezko tresnak izan ditzaten. Ikastaro hauek Real Sociedad Fundazioren helburu garrantzitsuenen artean daude: Gipuzkoako klubetako entrenatzaileak prestatu eta aholkatu. Entrenatzaileen heziketa hobeagoa denon onurarako izango da. Lehenik, futbolean jokatzen hasten diren neska-mutilentzat, bigarrenik futbol klubentzat formazio hobeagoa duten entrenatzaileekin arituko direlako eta, azkenik, Realarentzat. Azken finean, gipuzkoar futbol guztiarentzat. Amaitu berri diren kurtsoak Realaren eskualdeko koordinatzaileek denboraldian zehar konbenitutako klubetako teknikoen gertutasun, aholkularitza eta heziketan burutzen duten lanaren osagarri garrantzitsua dira.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!