'Real Sociedad Fundazioaren eguna'-ren festa, martxan darrai

Zubietako instalakuntzek egun handia bizi dute gaur. Goizeko lehen ordutik, mila ta mila pertsona inguru gerturatu dira 'Real Sociedad Fundazioaren eguna'-ren laugarren ediziora. Gure Fundazioaren festa handi hau, aktibitateen parte hartzean eta antolakuntzan, borobila izaten ari da eta, dudarik gabe, arratsaldean arrakasta berri batekin itxi egingo da. Familiak, lagunak, txiki eta nagusi,...ez da inor falta Zubietan. Denak prest igande polit bat izateko Realarekin. Goiz hasieratik jende ugari gerturatzea espero zen eta horrela izan da. Aktibitate, stand solidario eta futbol guneek, kirol, dibertsio eta solidaritate espirituarekin datozen hainbat zaleen bisita jasotzen ari dira. Goizeko lehen ordutik, jarraitzaileek ekintza ugarietan parte hartzeko aukera izan dute Zubietan. Futbola nagusi izaten ari da eskolen arteko partidekin. Egun osoan zehar jokatuko dira z2 eta z5 zelaian. Aurten, berritasun bezala, Nafarroa, Araba eta Iparraldeko futbol eskolek ere parte hartu dute, urtean zehar klub txuri-urdinarekin laguntzen dutenak. Guztira 60 eskolek parte hartuko dute, gutxi gorabehera, 1.500 neska-mutil inguru. Bestetik, Gipuzkoako Alebin Eskolar Txapelketako finalak jokatu dira eguerdiko 12:00etan z5 zelaian. Gainera emakumezkoen kirola nagusi izan da. Instalazio txuri-urdinak hainbat zatitan banatuko dira:Gorabideko gunea Zubietara sartu bezain pronto, zaleek lehen taldearen autobusa ezagutzeko aukera izan dute. Pasa den edizioan bezala, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioarekin dagoen akordioari esker, kirol egokitua nagusi den zonaldea jarri da Gorabideko gune honetan ere. Z4 zelaia Txuri-urdinek primeran pasatzeko aukera dute lau puzgarri, bi ohe elastiko, gizaki futbolina, jai-ball eta baloiarekin egiten ari diren jolasen bidez. Joko hauek egun guztian zehar martxan dira z4 zelaian. Gainera, 13:00etatik aurrera, Realeko atletismo eskolak joko desberdinak martxan jarri ditu gune honetan ere. Zaleek ondo pasatzeko eta ikasteko aukera izan dute gure atletek prestatutako ekintzekin. 16:30ean, buruhandiak hemendik aterako dira eta jardunaldia animatuko dute. Zazpi stand solidarioak Jose Luis Orbegozo zelaiaren parean dagoen ibilbidean, jarraitzaileek zazpi stand solidario ezagutu ahal izango dute egun berezi honetan: DYA, Begisare, Haurralde, Begiris, Camelamos Adiquerar Elkartea, Jatorkin eta Gene. GaindituTxikienek primeran pasako dute Gaindituko parkingean jarriko diren tailer desberdinetan (margoketak, eskulanak, …). Gainera, zaleek FIFA16-ra jokatzeko aukera izango dute Euskaltelek jarriko duen stand berezian zortzi pantailekin. Gurelesak ere ludoteka bat jarriko du jokoekin. Ekintza hauek egun osoan zehar martxan egongo dira eta 12:30ean haurrentzako jolas gehiago izango dira. Bazkaldu ondoren, 15:30an, Irrien Lagunak-en ekitaldia izango da, doakoa izango dena. Ekitaldi hau Irrien Lagunak eta Real Sociedad Fundazioaren lankidetza hitzarmenaren barruan sartzen da. Bi entitateen arteko lankidetzaren helburua lana baloreetan sustatzea da. Laguntza Cear-Euskadi -riAurreko urteetan bezala, Real Sociedad Fundazioak egun hau beste asmo solidario bati eskaini nahi dio. Kasu honetan, Cear-Euskadi –ri lagunduko zaio, Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordea Euskadin. Sarbidea Zubietara Espero den zale kopuru handia dela eta, jakinarazten da ezingo dela Zubietan kotxea aparkatu eta, beraz, oinez edo autobusez iritsi beharko da. Merkabugatitik autobusak egongo dira modu jarraian (joateko eta itzultzeko), hori dela eta, zaleek aipatutako gune honetan aparkatzeko aukera izango dute eta baita Merkabugatiko goiko zonaldean. Hipodromoaren parkinean ere aparkatu daiteke, baina handik Zubietara oinez joan beharko da eta alderantzizko moduan ere. Tabernak eta Realaren dendaZale txuri-urdinek primeran pasatzeko dena eskura izango dute. Jose Luis Orbegozo (Gainditu parkingean), z2, z4 eta z5 zelaietan, lau taberna kokatuko dira. Gainera, z4 zelaiaren parean kokatzen den parkingean Realaren denda bat zabaldiko da promozio onenekin. Zubietako lanak Zubietan burutzen ari diren lanak direla eta, zenbait gune itxita egongo dira eta ezin izango da hauetan sartu. Hori dela eta, Zubietara igandean gerturatuko diren zaleen arreta eta ulermena eskatzen da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!