Real Sociedad Fundazioa, 'EUSKADI GazteChildren2016' programaren mahai-inguruan

Real Sociedad Fundazioak gaur goizean 'EUSKADI GazteChildren2016' programaren mahai-inguru batean parte hartu du, asteazkenetik gaur arte Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian ospatzen ari den AEPNYA (Espainia Estatuko Haur eta Nerabe Psikiatria Elkartea) 60. Kongresuaren barruan. Lehen aldiz, kongresuak bat egin du AACAP-rekin (Ameriketako Haur eta Nerabe Psikiatria Elkartea). 'Neska-mutilen eta nerabeen osasuna, autoestimua eta inklusioa hobetzeko kultura eta kirola erabiltzea' lemapean, Andoni Iraolak, Real Sociedad Fundazioaren zuzendariak, 'EUSKADI GazteChildren2016' ekitaldian parte hartu du. 'EUSKADI GazteChildren2016' AEPNYA Kongresuaren programetako bat da eta honen helburua biltzarraren eta Euskadiren artean komunikazio-kanalak eraikitzea da. Joaquin Fuentes doktoreak, Poliklinika Gipuzkoako Psikiatria Infantileko nagusia, eta 2004ko Urrezko Danborra, mahai-ingurua zuzendu du eta honetan ere Andres Martin, Yaleko Unibertsitateko Haurtzaroko Ikasketa Zentruko Katedraduna eta Haurren eta Nerabeen Psikiatriako Ipar Amerikako Erakundearen aldizkari zientifiko ospetsuaren Editore Nagusia; James Hudziak, Vermont Zentruko Irakasle eta Zuzendaria, eta era berean, katedraduna Vermont Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko eta Mediku Zentroko Garapenaren Psikopatologian; Ana Alberdi, Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundearen Idazkari Nagusia, eta Jose Maria Echarri, Orfeon Donostiarra-ko Presidentea. Ekitaldian, sei parte hartzaileek kirola eta musikari buruz hitz egin dute gazteen inklusio soziala errazten duten tresnak bezala.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!