Ostegunean itxiko da 'Gabonak Realarekin' ekintzan izen-ematea

Geroz eta gutxiago falta da txikienek esperientzia ahaztezinaz disfrutatzeko Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen 'Gabonak Realarekin'. Ekintza arrakastatsu honetan izena emateko epea datorren ostegunean itxiko da. Honetan, 2000. eta 2007. urteen artean jaio diren neska-mutilek parte hartzeko aukera dute. 'Gabonak Realarekin' abenduaren 22, 23, 24, 28, 29 eta 30 egunetan ospatuko da, txanda bakar batean, eta lekuak mugatuak dira.Ekintza honi esker, txikienek kirola praktikatzeko aukera izango dute Zubietako instalazioetan eta, bertan, Realeko jokalariak gertutik ezagutu ahal izango dituzte. Inskripzio epea ostegunean, abenduak 17, itxiko da. Apuntatzeko, Real Sociedad Fundazioaren bidez egin behar da, Ikasi Bizi atalean, hain zuzen.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!