Osasun partea

Sergio Canales: lehen graduko lesioa eskuin izterreko bizeps muskuluan. Fisioterapia tratamenduarekin hasi da, antiinflamatorioak eta atsedena.

Carlos Martinez: 2017-12-18an gelditu behar izan zuen mina nabaritu ondoren ezker iztondoan. 2017-12-20an egindako erresonantzia magnetikoan pubiseko ezker aldean edema ageri da hezurrean. 2018-03-15ean egindako erresonantzia magnetikoan talka femoroacetabularra aurkitzen da. Fisioterapia tratamendua, infiltrazio lokalak eta lan pertsonalizatua.

Xabi Prieto: pubalgia. Fisioterapia tratamendua, infiltrazio lokala eta lan pertsonalizatua.

Geronimo Rulli: eskuin belauneko atzeko gurutzatu lotailuaren bihurdura. Fisioterapia tratamendua eta lan pertsonalizatua (taldearekin lan egiten hasi da).

Igor Zubeldia: bihurdura ezker belauneko barne alboko lotailuan. Fisioterapia tratamendua eta lan pertsonalizatua.

Sintomen eboluzioak ezarriko du ohiko aktibitatearen itzulera.

 

Informazio mediku honen argitalpenak jokalarien onarpena du.

 

Real Sociedad SAD-eko Zerbitzu Medikua.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!