Haur pobreziaren aurkako borroka

Opariak denentzat Gabon hauetan

Vídeo

Gipuzkoako umerik gera ez dadila opari gabe Gabon hauetan. Hori da Gipuzkoako Gurutze Gorriaren "Beren eskubideak jokoan" kanpainaren helburua. Kanpaina honetara Real Sociedad Fundazioa batu da bosgarren urtez jarraian. Oraingoan, aurrera pauso bat eman nahi da helburu argiarekin, edozein dela bere familiaren egoera, umerik gera ez dadila oparirik gabe data berezi hauetan. Olentzero edo Erregeak etortzen diren egun hori denontzat berezia izatea nahi dugu, salbuespenik gabe. Gaur goizean, Andoni Iraolak, Real Sociedad Fundazioko zuzendaria, eta Joan Freixa, Gipuzkoako Gurutze Gorriko koordinatzaileak, ekimen honen detailea ezagutarazi dituzte.

Igandea honetan aurrera eramango den ekintza da, Realak Anoetan Malagaren aurka jokatuko duen partida aprobetxatuz. Estadioaren inguruan hiru gune jasoko dira jostailuak jasotzeko. Nahi duten zale guztiek bere ekarpena egin dezakete arrazoi polit honengatik eta bere jostailu berria eraman ezarriko diren karpetan.

Derrigorrezkoa da jostailua berria izatea, umerik desberdin senti ez dadin egun berezi horietan. Jostailuen jasoera goizeko 10:30etan hasi eta 12:15ean amaituko da.

Estadioaren kanpoan ezarritako karpetan, Gurutze Gorriko bolondresak eta gure harrobiko taldeko jokalariak izango dira jostailuak jasotzen. Beste ekintza on bat izango da gure gazteek beste errealitate sozialetaz jabetu daitezen. Ekimen hauetan parte hartzea bere formazioaren eta Zubietan egunero egiten den heziketa funtzioaren zati bat da.

Jostailuak uzteko lekuak:

- Bi karpa Realeko dendaren aurrean.

- Karpa bat 12 eta 13 ateen artean. 


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!