PARTE HARTU

Nola amaituko zenuke bertsoa?

Vídeo

Bertso Derbiaren atarian, datorren ostiralean 19:00etan Antzoki Zaharrean ospatuko dena, bederatzigarren edizioan parte hartuko duten bi bertsolariek, Andoni Egaña eta Jon Maiak, Asier Illarramedi lehen taldeko jokalariarekin batera, erronka bat dute zuretzat: nola amaituko zenuke bideoko bertsoa?

#DerbiaBihotzean parte hartzeko, zure amaiera originalena utzi behar duzu Realaren Facebook orrialde ofizialean, lehiaketa aipatzen den publikazioan, hain zuzen. Ostegunean, entrenamenduaren ostean, Asier Illarramendi eta Mikel Labaka teknikoak, aurten ekitaldia aurkeztuko duenak, bi amaiera onenak aukeratuko dituzte Facebook Live baten bidez. Saria bi sarrera izango dira Bertso Derbia ikusteko eta sei bertsolariek sinatutako kamiseta txuri-urdina. Parte hartu ezazu… bota bertsoa! 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!