BELAR HOCKEYA

Nobedadeak 18-19 denboraldirako

Liga txapeldunak merezitako oporretan daude egun hauetan, baina saileko arduradunak gogor ari dira lanean iraila amaieran hasiko den denboraldirako talde indartsu bat egiteko. Jorge Perezek zuzenduriko taldeak abuztuaren 6an hasiko du bere aurredenboraldia.

Talde txuri-urdinak hiru fitxaketa egin ditu. Prsicila Jori, Camila Urruti eta Marina Urruti iritsiko dira Donostira. Maila altuko hiru jokalari bere kalitate eta esperientzia taldearen eskuetan ipintzeko. 

Priscila Jori (Argentina, 30 urte) atezaina da eta, bere herrian hainbat urtetan jokatu eta gero, Espainiako ligara iritsi zen. Iaz UD Taburienten jokatu zuen.

Camila Arruti (Argentina, 26 urte) erdilari eta atzealri bezala joka dezake eta Club Universitario Bahia Blancatik dator. Postu ezberdinetan joka dezaket eta defentsan iaioa da.

Marina Arruti (Argentina, 28urte) defensa eta aurrelari bezala joka dezake eta Club Universitario Bahia Blancatik dator. Erasorako trebetasun handia du eta gola egiteko gaitasuna.

Ez dute taldean jarraituko

Marina Helguera, Virginia González Dalila Mirabella eta Olatz Goñik ez dute taldean jarraituko datorren denboraldian. Realak eskertu egin nahi die gurekin egon diren denboran erakutsitako konpromisoa eta, era berean, onena opa die bere etorkizun personal eta profesionalerako.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!