Milaka zaleek 'Real Sociedad Fundazioaren egunean' disfrutatu dute

Vídeo
Zubietako instalaziek egun handia bizi izan dute gaur. Goizeko lehen ordutik, mila eta mila pertsona inguru gerturatu dira 'Real Sociedad Fundazioaren eguna'-ren laugarren ediziora. Gure Fundazioaren festa handia, aktibitateen parte-hartzean eta antolakuntzan, borobila izan da aurten ere. Familiak, lagunak, txiki eta helduak,...denak Zubietara etorri dira. Denek primeran pasa dute Zubietako festa handi honetan. Goiz hasieratik jende ugari gerturatzea espero zen eta horrela izan da. Aktibitate, stand solidario eta futbol guneek, kirol, dibertsio eta solidaritate espirituarekin datozen hainbat zaleen bisita jaso dituzte. Goizeko lehen ordutik, jarraitzaileek ekintza ugarietan parte hartzeko aukera izan dute Zubietan. Futbola nagusi izan da eskolen arteko partidekin. Egun osoan zehar jokatu dira z2 eta z5 zelaian. Aurten, berritasun bezala, Nafarroa, Araba eta Iparraldeko futbol eskolek ere parte hartu dute, urtean zehar klub txuri-urdinarekin laguntzen dutenak. Guztira 60 eskolek parte hartuko dute, gutxi gorabehera, 1.500 neska-mutil inguru. Bestetik, Gipuzkoako Alebin Eskolako Txapelketako finalak jokatu dira eguerdiko 12:00etan z5 zelaian. Gainera emakumezkoen kirola nagusi izan da. Neskek ligako azken partida jokatu dute z6 zelaian. Instalazio txuri-urdinak hainbat zatitan banatu dira: Gorabideko guneaZubietara sartu bezain pronto, zaleek lehen taldearen autobusa ezagutzeko aukera izan dute. Pasa den edizioan bezala, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioarekin dagoen akordioari esker, kirol egokitua nagusi den zonaldea jarri da Gorabideko gune honetan ere. Z4 zelaiaTxuri-urdinek primeran pasatzeko aukera dute lau puzgarri, bi ohe elastiko, gizaki futbolina, jai-ball eta baloiarekin egiten ari diren jolasen bidez. Joko hauek egun guztian zehar martxan izan dira z4 zelaian. Gainera, 13:00etatik aurrera, Realeko atletismo eskolak joko desberdinak martxan jarri ditu gune honetan ere. Zaleek ondo pasatzeko eta ikasteko aukera izan dute gure atletek prestatutako ekintzekin. 16:30ean, buruhandiak hemendik atera dira eta jardunaldia itxi dute. Zazpi stand solidarioakJose Luis Orbegozo zelaiaren parean dagoen ibilbidean, jarraitzaileek zazpi stand solidario ezagutu ahal izan dituzte egun berezi honetan: DYA, Begisare, Haurralde, Begiris, Camelamos Adiquerar Elkartea, Jatorkin eta Gene, hain zuzen. Gainditu Txikienek primeran pasa dute Gaindituko parkingean jarri diren tailer desberdinetan (margoketak, eskulanak, …). Gainera, zaleek FIFA16-ra jokatzeko aukera izan dute Euskaltelek jarri duen stand berezian zortzi pantailekin. Gurelesak ere ludoteka bat jarri du jokoekin. Ekintza hauek egun osoan zehar martxan egon dira eta 12:30ean haurrentzako jolas gehiago izan dira. Bazkaldu ondoren, 15:30an, Irrien Lagunak-en ekitaldia ospatu da, doakoa izan dena. Ekitaldi hau Irrien Lagunak eta Real Sociedad Fundazioaren lankidetza hitzarmenaren barruan sartzen da. Bi entitateen arteko lankidetzaren helburua lana baloreetan sustatzea da. Laguntza Cear-Euskadi -riAurreko urteetan bezala, Real Sociedad Fundazioak egun hau beste asmo solidario bati eskaini nahi dio. Kasu honetan, Cear-Euskadi –ri lagundu zaio, Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordea Euskadin. Cear-Euskadi-ko zozketaren zenbaki irabazleakArratsaldean, Elektra eta Realaren produktuak zozketatu dira eta tiketen salmentan bildutako dirua Cear-Euskadi -ri zuzenduko zaio. Hauek dira zenbaki irabazleak: 1 - Tablet-a: Zkia 0993 2 - Tablet-a: Zkia 0785 3 - Realaren kamiseta: Zkia 1583 4 - Realaren kamiseta: Zkia 1363 5 - Ereader-a: Zkia 1282 6 - Komikia: Zkia 0050 7 - Liburua: Zkia 0304 8 - Liburu-diska: Zkia 0149 9 - Liburr-diska: Zkia 1292 Sariak Anoeta Estadioko Realaren denda ofizialean jaso ahal izango dira ekainaren 14tik aurrera. Ordutegia, 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 bitartean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!