XXXIV NAZIOARTEKO REAL SOCIEDAD TXAPELKETA

Maila altuko beste edizio bat

Vídeo

Aste Santu bakoitzero bezala, Zubietako instalazioak harrobiko futbolaren erdigune izango dira. Beste urte batez goi mailako klubak bilduko dituena, eta bere harrobia zaintzeagatik azpimarratuak direnak. Larunbata 31ean hasiko da txapelketa eta astelehenean jokatuko dira finalak.

Aurkezpenean Joseba Ibarburu presidenteordea eta Txapelketaren antolatzaile den Real Sociedad Fundazioko Patronatuko kidea; Iñaki Iturrioz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuko Burua, eta Luki Iriarte, Realeko Harrobiko Futboleko Zuzendaria izan dira.

Nazioarteko Txapelketak azken urtetako formato arrakastatsuarekin jarraitzen du, Zubietan jokatuko da eta bi kategoriatan banatu: 17 eta 13 urtez azpikoak. Prestigio dun klubez gain, Real Madrid, Valencia CF, Leeds United, Sporting de Portugal, Celta de Vigo eta CA Osasuna, Realeko bi klub konbenitu ere arituko dira, igande honetan Zubietan txartelaren bila arituko direnak urtarriletik Gipuzkoa osoan zehar jokatu den aurreko fasearen azken jardunaldian. Ohi bezala, Realeko abonatuek doan ikus ahal izango dituzte partida guztiak. Gainontzeko zaleek 5 euro ordaindu beharko dituzte, eskubidea izanik txapelketako partida guztiak ikusteko, asteleheneko finalak barne, ETB 4k zuzenean eskeiniko dituenak (13 urtez azpikoa, 11:30 / 17 urtez azpikoa, 12:30). 

Formakuntza hitzaldiak

Nazioarteko Txapelketan parte hartzeaz gain, Zubietako instalakuntzetan hainbat hitzaldi eskainiko dituzte klub parte hartzaileak. Reala, Leeds United eta Valenciak ostiral arratsaldean eskainiko dituzte beraien harrobiari buruzko solasaldiak Zubietan. Hitzaldi hauetara joateko izen eman hemen:

[email protected] edo 943-376035 telefonoan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!