OHOREZKO SAKEA

Maialen Lujanbio, protagonista

Vídeo

Maialen Lujanbio bertsolariak, jokatu berri den Bertsolari Txapelketa  Nagusiko  txapeldunak, omenaldia jasoko du FC Barcelonaren aurkako neurketaren aurretik ohorezko sakea eginez. Berarekin batera, palkoan izango dira txapelketako gainontzeko finalistak: Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Amets Arzallus, Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre bertsolariak.

Maialen Lujanbio Zugastik (Hernani, 1976) 15 urterekin ekin zion plazaz plazako ibiliari. Arte Ederretako ikasketak egin zituen, eta letren bueltan bizi da: bat-bateko bertsogintza landuz nagusiki, letra idatzietan ere bai tarteka, eta hitzetatik abiatutako bestelako sorkuntza saiakeretan murgilduta. 2009koaren ondoren, 2017an bigarrenez jantzi du Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapela.

Realak, omenaldi honen bitartez, bertsolaritzari eta euskal kulturgintzari keinu bat egin nahi izan die, bere konpromisoa kirol arloaz harago baitoa. 

 


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!