COMIENZA LALIGA GENUINE

“Lehiatu baino, partekatu”

Vídeo

Hemen da LaLiga Genuine. Realeko taldea Vila-Realera doa bihar, non hasiera emango zaion adimen urritasuna duten kolektiboaren taldeek osatutako liga hau. Realak bertan hartuko du parte Real Sociedad Fundazioak ATZEGI-rekin (Gipuzkoako Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko erakundea) duen elkarlanari esker. Talde txuri-urdinak CIE Automotiveren babesa izango du.

Gaur goizean taldearen arduradunak prentsaurrekoan azaldu dira lhiaketa berezi honen detaileak emateko. Bertan, Andoni Iraola, Real Sociedad Fundazioko zuzendaria, Mitxel Lacunza, Atzegiko zuzendaria, Egoitz Ugartemendia, taldearen entrenatzailea, eta Iñaki Chivite, taldeko jokalaria. 

“Helburua, lehiatzea baino, partekatzea da. Pertsona hauei garatzeko eta esperientzia berriak bizitzeko aukerak ematea da. Gainera, liga honen helburua gure fundazioaren helburu nagusienetako batekin bat dator, gipuzkoar guztiek kirola egiteko aukera edukitzea, alegia”, esan du Iraolak.

Mitxel Lacunzak, bestalde, “guretzako ohorea da eta aukera ederra gure gazteentzat disfrutatu eta ilusioa izan dezaten. Bizitza-aukera bat da harro eta pozik sent daitezen”, adierazi du.

Liga hau Futbol 8-ko modalitatean jokatuko da, 10 minutuko 4 zatiko partidetan eta hiru taldeko 6 multzotan banatuta. Sailkapenari dagokionez, kirol emaitzez gain joko garbia baloratuko dituen puntuak izango dira, kiroltasunak ere garrantzia izan dezan. 

Aspektu hauei buruz Egoitz Ugartemendia entrenatzaileak hitz egin du. Taldeari dagokionez, mixtoa eta 22 jokalarik osatuta, “Zubietan hilabete bat daramagu entrenatzen, elkarezagutzen, eta oso esperientzia polita izaten ari da”.

Iñaki Chivitek, taldeko jokalarietako bat, ezin izan ditu nerbioak izkutatu. Ilusioz gainezka dago lehiaketa hasteko. Gainera, gaur lehen taldeko kapitaina den Xabi Prietorekin futbolean egiteko aukera izan du. Iñaki aholku ezinhobeak eraman ditu Vila-Real egin beharreko debutarekin.

2017-18 denboraldi honetan honako klubek hartuko dute parte: Real Sociedad, Athletic Club, RCD Espanyol, Club Atlético de Madrid, RC Deportivo de La Coruña, Valencia CF, CA Osasuna, Villarreal CF, RC Celta de Vigo, UD Las Palmas, Levante UD, CF Reus, Nàstic de Tarragona, RCD Mallorca, Girona FC, Córdoba CF, SD Huesca eta Rayo Vallecano.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!