Ostiralean amaitu zen RS Campusaren sei txandetako lehena. RS Fundazioak antolatutako ekintza honek, aste honetan zehar, 74 txiki hartu ditu.
Futbolera jolasteaz gain, beste hainbat kirol egin dituzte (pilota, eskubaloia, saskibaloia…). Gainera, asteazkenean Asier Illarramendi ezagutu zuten, jokalaria Zubietara hurbildu baitzen bere kanpusarekin. Ostiralean Zubietan bazkaldu zuten esperientzia ahaztezina amaitzeko.
Lehen txanda hau onarpen handiarekin itxi da eta bihar bigarrena abian jarriko da 144 txikiekin.