ASTEBURUAN MALLORKAN

LaLiga Genuine hemen da berriro

LaLiga Genuine asteburu honetan itzuliko da. Vila-Real eta Tarragonan jokaturiko bi lehen jardunaldiak eta gero, lehiaketa polit hau Mallorkaraino doa bere hirugarren eguna ospatzeko.

Realak parte hartzen du Real Sociedad Fundazioak ATZEGI-rekin (Gipuzkoako Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko erakundea) duen elkarlanari esker eta Automotiveren babesarekin. Bihar abiatuko da haruntz gogo handiz, parte hartu, ondo pasa eta, ahal bada, irabazteko asmoarekin. Txuri-urdinek larunbatero entrenatzen dute Zubietan, eta oso esperientzia aberasgarria izaten ari da beraientzat eta beraiekin bidai egiten duten hainbat senideentzat. Espainia guztitik bidai egitea Realeko kamiseta jantziaz handiena da beraientzat, eta hori antzeman egiten da entrenamendu bakoitzean, partida bakoitzean, pase bakoitzean, jaurtiketa bakoitzean…

Reala ‘Emozio Multzoan’ dago Levante UD, RCD Espanyol eta Valencia CF-rekin batera. Lau talde hauez gain Athletic Club, RCD Espanyol, Club Atlético de Madrid, RC Deportivo de La Coruña, Valencia CF, CA Osasuna, Villarreal CF, RC Celta de Vigo, Levante UD, Nàstic de Tarragona, Girona FC, Córdoba CF, SD Huesca eta Rayo Vallecanok ere hartzen dute parte.

Partiden ordutegia:

Larunbata 20:

12:00. Levante UD – Real Sociedad

18:00. Real Sociedad – Valencia CF

Igandea 21:

12:00. Valencia CF – Real Sociedad

Partida guztien egutegia

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!