Aste Santua Realarekin

Korri izen ematera

Vídeo

Izen eman Aste Santua Realarekin

Gaur asteazkenetik 'Aste Santua Realarekin' ekintzarako inskripzio epea zabalduta dago, Real Sociedad Fundazioak antolatzen duena, hain zuzen. Ekintza hau 2001 eta 2008 urte bitartean jaiotako neska-mutilentzat zuzenduta dago eta apirilaren 18tik 21ra ospatuko da. Lau egunetan egiten da eta 150 umek gehienez hartzen dute parte Zubietako instalazioetan. Honela, ekintzan parte hartzen dutenek bere idoloak gertutik ezagutzeko eta RS metodologiarekin ikasteko aukera izango dute.

Futbolari dagokionez, kontzeptu tekniko-taktikoak lantzen dira bakarkako eta taldeko joko-ariketen bidez. Goiz bat edo bi, atezain postuarentzat egokitutako oinarrizko ezagutzak lantzen dira. Gero beste kirolekin aldizkatzen da, besteak beste atletismoa, pilota, saskibaloia, herri kirolak eta abar. Horretarako Zubieta-ra erantsita dagoen Landaberri ikastola erabiltzen da.

Kirol arloan hezitzeaz gain, Real Sociedad Fundazio-tik gazteei bideratuta dauden ekintza hauek aprobetxatzen ditugu errespetua, taldeko lana, autonomia, erantzunkizuna, eta abar bezalako balioak irakasteko. Horretarako, bai kirol arloan bai pedagogiko arloan, gaituak eta esperientzia handiko taldeko lana dugu .

Gaurtik aurrera, 2001 eta 2008 urte bitartean jaiotako neska-mutilak Realaren web orri ofizialaren bitartez inskribatu ahalko dira. Izen-ematearen epea apirilaren 10ean itxiko da. Gogoratu beharra dago leku mugatuak daudela. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!