Korner

Programazio osoa

Vídeo

Aspaldi batez, kirol bat baino askoz ere gehiago da futbola. Azken urteotan batik bat, esperientzia kolektibo bilakatu da, gizartearen eta kulturaren eremu anitzenekin lotua. Horregatik, Donostia Kultura eta Real Sociedad Fundazioa elkartu egin dira Korner, Kultura & Futbol Festibala abian jartzeko. Festibala Donostian izango da, otsailaren 19tik 24ra.

Kornerrek kulturaren eta futbolaren arteko elkargune bat izatea du helburu, baita eztabaidagune bat ere bi eremuekin zerikusia duten gaien inguruan.

Solasaldiak, proiekzioak, erakusketa, proposamen eszenikoak… Programa zabala eta askotarikoa, kulturaren eta futbolaren arteko loturari ertz desberdinetatik heltzeko asmoz, betiere publiko zabal bati begira, alderdi ludikoa ahaztu gabe eta futbola kirola den aldetik hartuta, Real Sociedadekin duen loturari dagokionez, batez ere.

Kornerrek hogei parte-hartzaile baino gehiago bilduko ditu, horien artean kulturaren munduan nabarmentzen direnak. Solasaldietan izango ditugu Ray Loriga, Bernardo Atxaga, Carlos Zanón eta Ander Izagirre idazleak, Anari musikari eta abeslariarekin, Andoni Egaña bertsolariarekin, Aitor Arregi zine zuzendariarekin eta Manuel Jabois eta Carlos Marañón kazetariekin eztabaidan. Fultbolaren pertsona nabarmenak ere izango dira bertan, Xabi Alonso, John Benjamin Toshack eta Jorge Valdano, besteak beste.

Festibala, jarraitzeko bokazioz jaioa, Ernest Lluch Kultur Etxetik sortutako proiektu bat da, eta bertan izango dira jarduera gehienak, eta baita Antzoki Zaharrean ere.

Informazio eta programazio osoa Koner Festibalaren web orrialdean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!