Athletic Club – Real Sociedad (larunbata, 16:15)

Koloreengatik

Gaurkoa txuri-urdin guztiok egutegian azpimarratua dugun partida horietarikoa da. Realak San Mames bisitatuko du arratsaldeko 16:15etatik aurrera Athletic Cluben aurkako derbirako. 2017a bere amaierara iristen ari da eta geratzen diren bi partidatan garaipena lortzea baino opari hobeagorik ez dute izango zaleek. Azken bolada hau etetea da gaurko helburua. 


Zuri-gorriek urriaren erdialdetik ez zuten garaipena ezagutzen LaLigan aurreko jardunaldia arte, bat eta bi garaitu zutenean Levante. Zigandaren ailegaera San Mameseko aulkira Athletic Club honen berri nagusiena izan da, non Kepa Arrizabalaga eta Aritz Aduriz defentsako eta erasoko zutabeak izaten jarraitzen dute. Bizkaitarrek bi emaitza on lortu nahiko dituzte segidan jaitsiera postuak behingoz ahazteko eta Europara hurbiltzeko.  

Etxekoen deialdia ondorengoa da: Arrizabalaga, Saborit, Laporte, San Jose, Beñat, Williams, Iago Herrerin, Susaeta, I. Lekue, X. Etxeita, Mikel Rico, De Marcos, Aduriz, Vesga, Raul Garcia, Balenziaga, Cordoba, Nuñez.


Taldea ez dago emaitza bolada onenean, baina derbia beste gauz bat da. Batera eta sendo egoteko momentua da hau, txuri-urdin izatearen harrotasuna erabili garaipena lortzeko. Koloreengatik. AURRERA MUTILAK!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!