Microsoft eta Real Sociedad Fundazioa

Kodearen Ordua Euskadira iritsi da

Vídeo

Beste urte batez, Microsoftek bat egin du Code.org-ek antolatutako  Kodearen Ordua, egitasmoarekin, zeina mundu osoan egiten den, abenduaren 4tik 8ra, Konputazioaren Zientzien Hezkuntza Astearekin bat eginda, haurrengan programazio eta informatikako oinarrizko ezagutzak hedatzeko helburuarekin.

Asteon hainbat herrialdetan egin da, eta Kodearen Ordurako Minecraft tutorial berria praktikan jarri ahal izan da; Hero’s Journey du izena, eta mundu osoko eskoletan, eskolaz kanpoko jardueretan, komunitateetako zentroetan eta etxean erabiltzeko sortu da. Tutorialak gazte askoren zirrara sortzen duen jolasaren hainbat elementu ditu, eta pertsonaia dibertigarri bat sartzen du, the Agent, kontzeptu informatikoak modu sortzaile batean sartzeko. Tutorialari buruzko informazio gehiago Minecraft Educationeko zuzendari Deirdre Quarnstromen post honetan aurki daiteke.

Tailerrak Real Sociedad Fundazioarekin

Espainian, Microsoftek eta Realaren RS Fundazioak tailerrak antolatu zituzten Euskadiko hainbat ikastetxetan, lehen hezkuntzako 6. mailako 300 ikasle inguru programazioan hastera animatzeko.

Hautatutako ikastetxeak izan ziren Donostiako NJP Ikastetxea, Amarra Berri eta Santo Tomas Lizeoa, Angeluko Endarre Ikastola eta Limako CEP El Carmelo (Peru).  Tailerrak euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez eman ziren, haur guztiek ulertzeko.

Gainera, ikastetxeak elkarrekin konektatuta egon ziren Skype bidez, denen artean euren esperientziak partekatzeko.


“Kodearen bitartez pentsamendu kritiko bat edukitzen ikastea da ikasleek egin dezaketen urratsik garrantzitsuena, ekonomia digitalean parte hartzeko eta bere onurez baliatzeko prestatzeko”, esan zuen Microsoft Ibericako zuzendari Oscar Sanzek. “Ekonomiaren Mundu Foroaren iragarpenen arabera, orain eskolan lehen hezkuntzan sartzen diren haurren %65ek gaur egun existitzen ez diren lanpostuetan lan egingo dute. Besteak beste, azterketak gomendatzen du ikasleek teknologiako trebetasunak bereganatzea, lan ingurune aldakorretara hobeto egokitzeko. Horregatik, oso pozik gaude Minecraft: Education Edition tailer hauek Real Sociedad Fundazioarekin egiteagatik”.

Jardunaldiak hasiera ikusgarria izan zuen, Realeko hainbat futbolari bertan izan baitziren, Reala Global Sports Innovation Centerreko kidea den heinean; erakunde hori kirolaren berrikuntza zentro bat da, Microsoftek bultzatua, eta Europan aitzindaria. Jokalariek ongietorria egin zieten Skype bidez ikastetxeetako haurrei, eta neska-mutilek euren idoloekin hitz egin ahal izan zuten eta jokalariekin beren sormen lanak partekatu.

Real Sociedad Fundazioarentzat ere oso esperientzia positiboa izan da. “Erabiltzaile arduratsuak eta aktiboak bilatzen ditugu, ez pasiboak. Programatzeko ahalmena eta ezagutza edukitzeko erabiltzaile aktiboak, kritikoak eta arduratsuak behar ditugu, mundu digitalean ibiltzen ohituta daudenak”, adierazi du RS Fundazioko zuzendari Andoni Iraolak.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!