Denera 2003 eta 2004ko berrogeita bost atezainek, bi taldeetan banatuta, lan egingo dute aste hauetan Zubietan. Atzo egin zen lehen lan saioa, non Ander Ruiz, Xabier Illarreta eta Aintzane Encinas teknikoek, lehen taldeko atezain diren Cristina Cornejo eta Mariasun Quiñonesen laguntza izan zuten. Esperientzia bikaina dudarik gabe gazte hauentzat, Liga Iberdrolako atezainekin batera lan egitea.
Bi saio hauetan parte hartuko duten jokalariak ondorengo klubetakoak dira: Amaikak Bat, Amara Berri, Anaitasuna, Añorga, Bergara, Euskalduna, Goierri Gorri, Intxaurdi, Lagun Onak, Mariño, Mundarro, Mutriku, Santo Tomas Lizeoa, Oiartzun, Tolosa Touring, Urnieta, Urola, Usurbil, Zarautz y Zumaiako.