HAUR POBREZIAREN AURKAKO BORROKA

Jostailu bat baino askoz gehiago

Ez dira soilik jostailuak izan, ilusio, poza, esperantza eta alaitasunez beteriko opariak baizik. Goizean, hainbat zale txuri-urdinek bere apurra jarri nahi izan dute eta lagundu Gipuzkoako umerik gabon hauetan oparirik gabe ez geratzeko. Partidaren aurreko orduetan eta Gurutze Gorriaren "Beren eskubideak jokoan" kanpainari esker, Real Sociedad Fundazioa batu dena hirugarren urtez jarraian, Anoeta kanpoan ipini diren karpek jarraitzaile txuri-urdinak jasotzen hasi dira oso erritmo onean.

Goizean zehar, gure harrobiko jokalariak, Gurutze Gorriko kideekin batera izan dira. Jostailu bat uztera Realeko Jokin Aperribay presidentea eta Málaga CF-ko Francisco Maetin Aguilar kontseilaria ere joan dira. Denek bere alde solidarioena atera du gaurkoan eta jostailu berri bat utzi dute ume guztiek, dena dela bere egoera, opari bat izan dezaten gabon hauetan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!