RS FUNDAZIOA

'Jokoz kanpo'

Vídeo

“Jubenil batek arbitroa jo du”. “Eztabaida jokalarien artean partida batean”. “Zale batek epailea iraindu du”. Zoritxarrez, egunkarietan maiz irakurtzen diren kasuak dira. Orain dela aste batzuk, esaterako, infantil kategoriako bi futbol taldeetako gurasoek iskanbila handia sortu zuten Mallorcako herri batean. Minutu gutxira, bideoa sare sozialen bidez zabaldu zen eta komunikabide guztietan berri izan zen. “Lotsa”, “haurrak daude” edo “hau futbola bakarrik da” bezalako esaldiak entzuten dira bideoan.

Biolentzia kirolean, eta kasu honetan zehazki biolentzia futbol zelaietan, errealitate bat da gaur egun. Gai hau abiapuntutzat hartuta, Borobil Teatro antzerki taldeak ‘Jokoz kanpo’ antzezlan euskalduna egin du, Anartz Zuazuak zuzenduta eta Joseba Apaolaza, Asier Hormaza eta Asier Sota aktoreek interpretatuta. Parodiaren bidez, lanak ‘jokoz kanpo’ uzten ditu kirolaren alde negatiboenak. Ostiral arratsaldean, Elgoibarko Antzokiaren eszenatokia futbol zelai bihurtu zen Real Sociedad Fundazioak laguntzen duen antzezlana antzezteko.

Ekintza hezitzailea konbenitutako klubentzat

‘Jokoz Kanpo’ tresna bikaina da Gipuzkoako klub konbenituen artean Real Sociedad Fundazioaren mezua zabaltzeko: denaren gainetik, bai futbola bai kirola orokorrean heziketa izan behar dira. Errespetua, lan taldea edo adiskidetasuna bezalako baloreak hedatzeko tresna, hain zuzen. Futbol partida batean ikusten ditugun jokaera asko ‘jokoz kanpo’ utzi behar dira.

Helburu honekin, Real Sociedad Fundazioak antzezlan hau Gipuzkoako herrialde desberdinetara eraman du, klub konbenituei zuzendutako ekintza hezitzaile gisa. Hernanin, Ordizian, Pasaian eta Aretxabaletan harrera bikaina izan eta gero, ostiralean CD Elgoibarreko entrenatzaile eta gurasoek ‘Jokoz kanpo’ obra ikusteko aukera izan zuten.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!