Inskripzio erritmo ona 'Gabonak Realarekin' ekintzarako

Gero eta gutxiago geratzen da egun berezi horiek iritsi eta ‘Gabonak Realarekin’ ekintzaz gozatzeko. Real Sociedad Fundazioak antolaturiko ekimen arrakastatsu honen izen-ematea erritmo onean dijoa eta datorren abenduaren 20an itxiko da. Oraindik lekuak daude apuntatu eta txikiak priimeran pasa dezaten Zubietan. Programa 2001 eta 2008 bitartean jaiotako umeei zuzenduta dago, biak barne, eta aurten ‘Gabonak Realarekin’ bi txandatan egingo da, abenduaren 26tik 30era eta urtarrileko 2tik 4ra. Ekintza honi esker, txikienek kirola praktikatzeko aukera izango dute Zubietako instalazioetan, primeran pasako dute lagun berriak egiten eta, bertan, Realeko jokalariak gertutik ezagutu ahal izango dituzte. Apuntatzeko, Real Sociedad Fundazioaren bidez egin behar da, Ikasi Bizi atalean, hain zuzen.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!