Realak lurraldeko jokalarien teknifikazioarekin jarraitzen du. Aintzane Encinas teknikoa Angelura joan zen, mugaz haratago lehendabizikoz, Genetsko infantil jokalariekin lan egiteko. Ekintza honekin, Realak klub konbenituek egunero egiten duten lanari bultzada bat eman nahi dio metodologia txuri-urdina gerturatuz.