Realak lurraldeko jokalarien teknifikazioarekin jarraitzen du. Aintzane Encinas teknikoa Azpetia, Lezo eta Urnietara joan zen aurreko astean Lagun Onak, Allerru eta Urnietako jokalariekin lan egiteko. Ekintza honekin, Realak klub konbenituek egunero egiten duten lanari bultzada bat eman nahi dio metodologia txuri-urdina gerturatuz.